Aratzerrekako jaiak ospatzen ari dira, trikiti doinuen artean

Eneritz Albizu Lizaso 2015eko maiatzaren 15a

https://youtu.be/tVeECOf_8FU Gaur, maiatzak 15, egun handia da Aratzerrekako auzotarrentzat. Han izan da HITZA, zer giro duten ikusten. Bikain hasi dute eguna Aratzerrekan, eta 14:30ean egingo dute herri bazkaria. Arratsaldez, triki-poteoa egingo dute gosea hasi bitartean, eta 21:00etan izango da herri-afaria, Josu Oiartzabal, Ander Urbieta eta Iñigo Ibañez bertsolariekin. Iñigo eta Ainara trikitilariek lagunduko diete haiei. Gauean, urtero bezala, lehiaketa egingo dute: hiru arrautza egosi nork lehenago jan. Gaupasa egiten dutenentzat, baratzuri-zopa egongo da goizaldera, 3:30etik aurrera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide