Maiatzaren 22an ospatuko dute ikasturte amaierako Emakumeen Jaialdia

Uztarria Azpeitiko Ataiye 2015eko maiatzaren 15a

18:00etan hasita hainbat ekitaldi izango dira, tartean Sanagustinen egingo den afaria dela. Afarirako txartelak dagoeneko eros daitezke, udaletxean edo Emakumeen Txokoan.

(Uztarria.eus) Emakumeen Mahaiak eta Udaleko Parekidetasun sailak antolatuta, maiatzaren 22an egingo dute aurtengo ikasturte amaierako Emakumeen Jaialdia, "ikasturtean zehar emakumeen jabetzea bultzatzeko antolatu ditugun ikastaroetako emaitzak kaleratu, eta geure artean jai giroan gozatzeko aukera paregabea". Horrela azaldu zuten jaialdiaren xedea atzo, asteazkena, jaialdiaren egitarauaren berri emateko eta herriko emakume guztiak bertara gonbidatzeko Emakumeen Txokoan egin zuten agerraldian. Musika, antzerkia, kirola... eta jaialdia borobiltzeko egingo duten afaria uztartuta agertzen dira hilaren 22rako prestatu duten egitarauan:
  • 18:00. Gitarra emanaldia, Amaia Garmendiak zuzenduta, Sanagustinen.
  • 18:30. Punto, ta punto antzezlana, Alaitz Olaizolak zuzenduta, Jabetze eskolako antzerki tailerreko emakumeen eskutik, Sanagustinen.
  • 19:30. Emakumeen Pala Txapelketaren finala, Frontoi Txikian.
  • 21:00. Afaria, Sanagustinen. Afalondoan sabel dantza ikuskizuna, pala txapelketaren sari banaketa, bideo emanaldia...
Jarraitu irakurtzen Uztarria.eus atarian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide