Haur parkea irekiko du igandean herriko ziklisten elkarteak

Urola Kostako Hitza 2015eko maiatzaren 15a

AZPEITIA// Lagun Onak Txirrindulari Elkarteak haurrentzat jolas-parkea irekiko du igandean, Betharram eskolako jolastokian. Goizez eta arratsaldez egongo da irekita parkea, 11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 19:00etara. Bost euro balio ditu egun osoko ...

AZPEITIA// Lagun Onak Txirrindulari Elkarteak haurrentzat jolas-parkea irekiko du igandean, Betharram eskolako jolastokian. Goizez eta arratsaldez egongo da irekita parkea, 11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 19:00etara. Bost euro balio ditu egun osoko sarrerak, eta jasotako dirua txirrindularitzako probak antolatzeko erabiliko dute. Atracciones Sanz enpresak jarriko ditu igandeko jolasak, eta elkarteak herritar guztiak animatu nahi ditu parkera gerturatzera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide