Haur parkea irekiko du Lagun Onak Txirrindulari Elkarteak igandean

Eneritz Albizu Lizaso 2015eko maiatzaren 13a

Betharramen antolatuko dute urteroko jolastokia, eta bost euroko prezioa du egun osorako sarrerak. Jasotako dirua txirrindularitzako probak antolatzeko erabiliko dute.

Lagun Onak Txirrindulari Elkartearen haur parkea, joan den urtean (Nerea Uranga/Hitza) Lagun Onak txirrindulari elkarteak haurrentzat parkea irekiko du igandean, Betharram-eko jolastokian. Irekita egongo da 11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 19:00etara. Bost euro balio ditu sarrerak, eta egun osokoa da. Egun horretan jasotako dirua txirrindularitza-probak antolatzeko erabiliko dute elkarteko kideek. Hori dela-eta, Lagun Onak-eko ordezkariek herritarrak animatu nahi dituzte haurrekin parkera joatera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide