Jon Lapeirak irabazi du heziketa zikloko SpainSkills lehiaketa

Urola Kostako Hitza 2015eko maiatzaren 13a

AZPEITIA // Jon Lapeira azpeitiarrak urrezko domina irabazi du SpainSkills 2015 txapelketan. Lanbide heziketako ikasleentzat eginiko lehiaketa bat da hori. Hain zuzen, Makina Erraminta Institutuan, IMHn, ikasten du Lapeirak. Bi proba egin ditu, eta leh...

AZPEITIA // Jon Lapeira azpeitiarrak urrezko domina irabazi du SpainSkills 2015 txapelketan. Lanbide heziketako ikasleentzat eginiko lehiaketa bat da hori. Hain zuzen, Makina Erraminta Institutuan, IMHn, ikasten du Lapeirak. Bi proba egin ditu, eta lehen postuan sailkatu da CNC Tornu eta Fresatzeko makinen arloan. Abuztuan munduko txapelketan parte hartuko du, Brasilen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide