Giza eskubideen aldeko Sare taldeak antolatuta, dispertsioaren inguruko mahai-ingurua egingo dute bihar Sanagustin kulturgunean, 19:00etatik aurrera. Dispertsioaren liburuxka aurkeztuz egingo dute solasaldia, eta bi ikuspuntu landuko dituzte; pertsonen sentimenduetan oinarrituta eta esparru juridikotik begiratuta. Parte hartzaileak Begoña Garmendia abokatua, Marijo Segurola senidea eta Juan Karlos Arruti preso ohia dira.