Irakaskuntzaren esparruko 250 irakasle eta langile bildu dira Sanagustin kulturgunean eginiko Inika jardunaldian. Azpeitiko Ukabi eta Azkoitiko ElkarMedia enpresek sortu eta garatutako plataforma da Inika, eta haren helburua da Internet bidez ikastetxeen kudeaketa akademikoa erraztea. Inika egitasmoa duela 15 urte jarri zuten abian; eta, gaur egun, Euskal Herrian gehien erabiltzen den tresnetakoa da. Esate baterako, Urola Erdian, Urola Ikastolak, Xubier Munibek edo Karmelo Etxegaraik erabiltzen dute dagoeneko.
Jardunaldian aurkeztu dute, esate baterako, gurasoentzat eginiko aplikazioa. Horren bitartez, senideek aukera izango dute tutoreekin harremanetan jartzeko, huts egiteak kontrolatzeko eta abar.