(IMH)
Jon Lapeira azpeitiarrak urrezko domina irabazi du SpainSkills 2015 txapelketan. SpainSkill lanbide heziketako ikasleentzat eginiko lehiaketa da. Hain zuzen, Makina Erraminta Institutuan, IMHn, ikasten du Lapeirak, fabrikazio-mekanikoko produkzioaren programazioko lehen mailan. Bi proba egin ditu azpeitiarrak eta lehen postuan sailkatu da CNC Tornu eta Fresatzeko makinen arloan.
Orain hiru hilabete hasi zen lehiaketa prestatzen ikaslea, eskolatik kanpo. Espainiako txapelketa irabazita, mundu maila lehiatuko da Lapeira. Udan jokatuko du WorldSkills 2015 txapelketa, abuztuaren 11tik 16ra, Sao Paulon (Brasil).