Sanjuandegiko Euskal Herria auzoko dorreetan sutea izan da eguerdian. Sukaldeak su hartu du 31 zenbakiko bederatzigarren pisuko etxebizitza batean, baina ez da zauriturik egon. Dagoeneko kontrolpean dute egoera suhiltzaileek, eta sua itzaltzen ari dira uneotan. Bonberoen hiru kamioi, ertzainak eta udaltzaingoak gerturatu dira ezbeharraren lekura.