Iñaki Etxenagusiak irabazi du Azpeitiko Udaberriko Argazki Rallya

Nerea Uranga 2015eko maiatzaren 11

Apirilaren 19an jokatu zen Azpeitiko Argazki Elkarteak antolatuta

Apirilaren 19an jokatu zen Azpeitiko XXXVIII. Udaberriko Argazki Rallya, Azpeitiko Argazki Elkarteak antolatuta. Bertan 53 argazkilariren bildumek parte hartu dute. Maiatzaren 8an bildu zen epaimahaia eta bilduma irabazleak aukeratu zituzten. Epaimahaia Alaitz Ruiz, Izaskun Zeziaga eta Julen Juaristik osatu dute. Saridunak: 1. bilduma onena: Iñaki Etxenagusia 2. bilduma onena: Imanol Manterola 3. bilduma onena: Jose Luis Rodriguez Herriko lehen sailkatua: Valen Garcia Argazki Rallyko irudi bildumen proiekzioa eta sari banaketa maiatzaren 16an izango da, 18:00etan, Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoan. Argazki rallyan saritutako bildumak Azpeitiko Argazki Elkartearen webgunean daude ikusgai.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide