Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Josu Aranburu futbolariak azken partidua jokatu zuen larunbatean, eta omenaldia egin zion Azpeitiko Lagun Onak Futbol taldeak. Aranburuk hamabost urte daramatza futbolean jokatzen, eta Lagun Onak taldean 11 urte igaro ditu. Guztira, 300 partidu jokatu ditu hark Azpeitiko taldean. Sansen eta Beasainen ere jokatu izan du Josu Aranburuk.
Oroigarriak eman zizkioten lagunek, klubeko kideek eta taldekideek. Hirugarren Mailako taldearen neurketaren aurretik izan zen ekitaldia; eta, ondoren, partidua irabazi zuen taldeak (1-0), Oiartzunen aurka. Denboraldia amaitzeko jardunaldi baten faltan, 15. postuan dago Lagun Onak.