Azpeitiko Aratz Erreka auzoan hasi dituzte sanisidroak. Goizeko txupinazoarekin hasi dituzte ospakizunak, eta ondoren mendi ibilaldia egin dute Izazpi, Pagotxeta eta Samiñotik. Arratsaldean, emakumeen pala txapelketa jokatuko dute pilotalekuan, eta iluntzean beste horrenbeste ekitaldi izango dira; hala nola, afaria egingo dute tabernan, eta goizaldean baratzuri-zopa jana egingo dute.
Aurten, bi asteburutan ospatuko dituzte festak, eta San Isidro Eguna maiatzaren 15ean izanik, orduan jarraituko dute
jaiek.