Jendetza bildu da Azpeitiko kaleetan, gazte epaia salatzeko. 28 gazte independentista epaitu zituzten udazkenean, eta haietatik zazpiri sei urteko zigorra jarri diete. Hori dela-eta, manifestazioa egin dute Azpeitian, eta eskuz esku elkartasuna adierazi diete zigortutako gazteei. Libre lantaldeak adierazi duenez, "onartezina" da gertatutakoa; izan ere, aurrez absobitutako 40 lagunei "jarraipen egiteagatik" izan dira zigortuak zazpi gazteak. Lantaldeko ordezkarien arabera, "lehen aldia" da epaituei zigorra jartzen zaiela, helegitea jartzeko aukerarik gabe: "Horrek erakusten du herri harresiei beldur dietela".
Atzo, osteguna,
Gasteizen atxilotutako azpeitiarra ere manifestazioan izan da. Hark azaldu du sei orduz egon zela atzokoan komisaldegian, eta epaiketaren zain daudela orain, desordena publikoa egotzita. Azpeitiarra, beste bi lagunekin batera, Gasteizko JustiziaAuzitegian kateatu zen, eta ertzainek atxilotu zituzten.
Libre lantaldeko kideek dei egin diete azpeitiarrei maiatzaren 17ko manifestazio nazionalean parte hartzera. Ekitaldia Gasteizen izango da, 12:00etan.