Manifestazioa egingo dute gaur Azpeitian, epaiketa politikoak amai daitezen eskatzeko

Urola Kostako Hitza 2015eko maiatzaren 8a

Azpeitiko Libre taldeak antolatuta, manifestazioa egingo dute gaur herrian, 19:00etan epaitegi aurretik abiatuta. Epaiketa politikoak "behin betiko" amai daitezela eskatuko dute ekitaldiaren bitartez. Libre taldeko kideek salatu dute zazpi gazte sei urteko espetxealdira zigortuak izan direla, eta hori "onartezina" dela esan dute. Epaituta zeuden 28 gazteetatik zazpi zigortu dituzte: Xabat Moran, Ainhoa Villaverde, Bergoi Madernaz eta Marina Sagastizabal. Bestalde, hiru lagun atxilotu zituzten atzo Gasteizen, epaiaren aurkako protesta egiteagatik. Haien artean zegoen azpeitiar bat. Desordena publikoa eragitea, ez identifikatzea eta autoritateari desobedientzia egitea leporatzen diete hiru atxilotuei.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide