Azpeitiar bat atxilotu zuten atzo eguerdian Gasteizen. Atxilotzeko agindua duten zazpi gazteen aurkako epaia salatzeko Justizia Auzitegian kateatu zen beste bi lagunekin batera, eta hirurak atxilotu zituzten ertzainek. Pankarta bat ere eskegi zuten, zigortutako zazpi gazteak aske uzteko eskatuz. Desordena publikoa eragitea, ez identifikatzea eta autoritateari desobedientzia egitea leporatzen diete.
Gaur 19:00etan manifestazioa egingo dute Azpeitian 28 gazteren kontrako epaiketa eta kartzela zigorrak salatzeko.