Hauteskunde atariko ekitaldi politikoa egingo du bihar Azpeitiko EH Bilduk

Urola Kostako Hitza 2015eko maiatzaren 8a

Hauteskunde atariko ekitaldi politikoa egingo du bihar, 19:00etan, Azpeitiko EH Bilduk, Frontoi Txikian. "Herritik eta herriarentzat" egingo dute kanpainako ekitaldia, eta "azpeitiar guztiak" gonbidatu dituzte hitzordura: "Denok gaude gonbidatuta herritarrez, kulturaz, esperientzia nahiz ibilbide desberdinez zipristinduta irudikatuko dugun plazara". Koalizioaren arabera, "herritar guztiak garaile" egingo dituen proiektuan sakontzea da beraien helburua udal eta foru hauteskundetara begira, eta hori erakutsiko dute biharkoan.
Honako bideoa egin dute herritarrak gonbidatzeko:
https://www.youtube.com/watch?v=DyKukPTwOcw

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide