Bihar hasiko da Aratzerrekan sanisidroetako egitaraua, txupinazoarekin

E. Albizu Lizaso 2015eko maiatzaren 8a

Goizeko txupinazoarekin hasiko dira bihar Aratzerrerako San Isidro jaiak. Ondoren, mendi ibilaldia egingo dute. Izazpi, Pagotxeta eta Samiño zeharkatu, eta haragi egosia eta salda egongo dira bueltan. 17:00etan emakumeen pala txapelketako partidak jok...

Goizeko txupinazoarekin hasiko dira bihar Aratzerrerako San Isidro jaiak. Ondoren, mendi ibilaldia egingo dute. Izazpi, Pagotxeta eta Samiño zeharkatu, eta haragi egosia eta salda egongo dira bueltan. 17:00etan emakumeen pala txapelketako partidak jokatuko dituzte, eta poteoa egingo dute auzoan 19:30ean.

Iluntzean, afaria egingo dute, eta Hitzeder eta Lidia trikitilariek musika jarriko dute. Goizaldean, baratzuri-zopa jango dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide