Azpeitiar bat atxilotu dute Gasteizen, gazteen aurkako epaia salatzeko protesta batean

Urola Kostako Hitza 2015eko maiatzaren 7a

  Atxiloketako unea (Ernai) Azpeitiar bat atxilotu dute gaur eguerdian, 14:15 inguruan, Gasteizen, gazteen aurkako epaia salatzeko Justizia Auzitegian kateatu delako. Azpeitiarra beste bi lagunekin kateatu da, eta hirurak atxilotu dituzte ertzainek. Pankarta bat ere eskegi dute, zigortutako zazpi gazteak aske uzteko eskatuz. Berria.eus-ek argitaratu duenez, desordena publikoa eragitea, ez identifikatzea eta autoritateari desobedientzia egitea leporatzen diete hiru atxilotuei.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide