Herri Urratsera joateko autobusa jarri du Ikasberrik

Urola Kostako Hitza 2015eko maiatzaren 7a

AZPEITIA // Azpeitiko Ikastola Ikasberri Kooperatibak autobusa antolatu du igandean Herri Urratsera Seaskako ikastolen aldeko jaira joateko. Izena emateko aukera zabalik dago bihar 13:00ak bitartean, idazkaritzara joanda edo 943-15 12 46 telefono zenba...

AZPEITIA // Azpeitiko Ikastola Ikasberri Kooperatibak autobusa antolatu du igandean Herri Urratsera Seaskako ikastolen aldeko jaira joateko. Izena emateko aukera zabalik dago bihar 13:00ak bitartean, idazkaritzara joanda edo 943-15 12 46 telefono zenbakira deituta. Igandean, 09:00etan hartuko dute autobusa anbulatorio aurrean izena ematen dutenek, eta 18:00etan itzuliko dira Senperetik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide