Bharosako umezurztegiko haurrak, 2010eko abenduko argazkian. (M. Astigarraga; Uztarria.eus bidez)
Azpeitiko Udalak eta Zezen Beltzek ekarpena egin diete Nepaleko lurrikararen eraginez galera ekonomikoak edo gizatiarrak izan dituzten pertsonei. Azpeitiko Child Bright-eko kideen bitartez egin dute ekarpena haiek, Child Bright Nepaleko umezurtzen aldeko taldea da.
Udalak 5.000 euro bideratu ditu Nepalera. Erakundeak lehen ere lagundu izan dio Child Bright taldeari; izan ere, Udalaren aurrekontuaren %0,7 bideratu ohi dute garapen bidean dauden herrialdeetara. Zezen Beltzek ere laguntza-ekonomikoa bideratu du Nepalera, Chlid Bright taldearen bitartez.
Bestalde, Child Brigth taldeak kontu-zenbaki bat ireki du herritarrek ekarpenak egin ditzaten: ES72 0030 1036 83 0002483271. Webgunearen bitartez ere lagun daitezke kartetuak,
www.childbright.org webgunean. Horrez gain, Child Brighteko azpeitiarrek tonbola jarriko dute Sanjuandegiko festetan, Nepaleko umezurtzei laguntzeko.
Uztarria.eus atarian,
elkarrizketa egin diote Idoia Unanueri, Child Bright taldeko kideari.