Ikasleentzat irekiko dute Loiolako liburutegia, maiatzeko eta ekaineko asteburuetan

Urola Kostako Hitza 2015eko maiatzaren 5a

Loiolako Santutegiko eta Udaleko kideak: Alzibar, Iturria, Lacabe eta Berasategi. Azpeitiko Udalaren eta Loiolako Santutegiaren elkarlanari esker, ikasleentzat irekiko dute Santutegiko liburutegia, hilaren 9tik aurrera. Azterketa garaian moldatu ohi dute liburutegiko egutegia, eta hala egingo dute aurten ere. Beraz, maiatzeko eta ekaineko asteburuetan, hara joateko aukera izango dute ikasleek. Hala ere, liburutegiko txartela beharko dute ikasleek, eta haren zenbakia idatzi beharko dute sarreran. Honako da egutegia:
  • Ekainak 9, 10, 16, 17, 23, 24, 30 eta 31.
  • Maiatzak 6, 7, 13, 14, 20, 21, 27 eta 28.
9:00etatik 13:00era eta 15:30etik 19:00etara irekiko dituzte ateak asteburuetan. Ikerketa eta liburu eskaerak astean zehar egin beharko dira; izan ere, ikasleentzat soilik irekiko dute liburutegia larunbatetan eta igandeetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide