Jone Urkizu azpeitiarrak Apuko Extrem irabazi du

Nerea Uranga 2015eko maiatzaren 5a

Jone Urkizu Apuko Extrem proban (Argazkia: Hasier Herrero Herrera) 90 kilometroko Apuko Extrem mendi lasterketa luzea irabazi du Jone Urkizu azpeitiarrak. 13:22:00 denbora egin du, eta sailkapen orokorrean hogeigarrena izan da.  Anaitasuna Mendi Bazkunako Urkizuk bigarren aldiz irabazi du lasterketa luzea, iaz ere txapelduna izan zen (13:40:54 denborarekin eta sailkapen orokorrean 46. eginez). Aurten, atzetik izan zituen Mariam Bertolori (14:36:46) eta Maria Richterri (15:48:09) alde handia atera die. Gizonezkoetan aurrena Xabier Zarranz izan zen, honek proba bukatzeko 11:01:50eko denbora behar izan zuen. Gizonezkoen kasuan, Joxelu Albizuri azkoitiarra eta Lagun Onak Mendi Bazkunakoak bederatzigarren bukatu zuen, 12:45:47 denborarekin. Proba luzea 108 lasterkarik bukatu zuten; 60 lagun baino gehiagok bertan behera utzi zuten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide