Azpeitia Cup 2015 Adiskidetasunaren Futbol Txapelketa aurkeztu berri dute. Ekainaren 12tik 14ra bitartean jokatuko da kimu mutilen Azpeitia Cup, Garmendipeko futbol zelaietan. Hurrengo asteburuan, berriz, ekainaren 20 eta 21ean Infantil Nesken II. Txapelketa jokatuko da.
Joan den ostegunean aurkeztu zituzten bi txapelketak Azpeitia Cupekoek. Futbol txapelketa aurrera ateratzen laguntzen duten erakunde, enpresa eta eragileak eskertu zituen Mikel Rodriguez antolatzaile elkarteko presidenteak. Harekin batera, Txetxu Urbietak gidatutako aurkezpen ekitaldian honakoak ere egon ziren: Javier Azpiazu (Gipuzkoako Futbol Federazioko ordezkaria), Ager Lasurtegi (
Diario Vasco-kokoa), Leire Etxaniz (Azpeitiko Udaleko zinegotzia), Maje Agirre (Iraurgi Ikastetxeko zuzendaria) eta Maite Lazkano (Azpeitiko eta Zarauzko Halcon Bidaiak agentzietako zuzendaria).
Azpeitia Cupek ekainean antolatuko dituen bi txapelketek "futbol basea" dute lehiaren oinarri, horrez gain txapelketaren "kalitatea" nabarmendu du Rodriguezek: "Bederatzi urte dira kimuen mailako futbol lehiaketa jokatuko dena, eta bertan parte hartu duten talde askok txapelketaren kalitatea eta tratu pertsonala azpimarratu dute. Horregatik, pozik eta harro gaude". Horren bila joan gbae, "Espainiako estatuko txaplketa onena" antolatzea lortu dutela esan du.
Azpeitia Cup irabazi asmorik gabeko taldea da, eta boluntarioen lanari esker ateratzen dute proiektua aurrera: "Zailtasun ekonomikoak tarteko txapelketaren maila mantentzeko lan asko egin beharra izaten dugu. Maila gorena mantentzen saiatu arren, hainbat murrizketa egin behar izan ditugu".
Azpeitia Cupen, kimuen 24 talde
Kimuen
Azpeitia Cup-en murrizketak egin arren, aurten estreinekoz etorriko diren taldeak izango dira Azpeitia Cupen: besteak beste, Reala eta Eibar. Denera 24 taldek hartuko dute parte: A multzoan Real Madrid, Malaga, Eibar, Anaitasuna, Quintana eta Arenas; B multzoan At. Madrid, Valencia, Deportivo, Alaves, Lagun Onak eta Abadiño; C taldea Barcelona, Celta de Vigo, Sevilla, Gazte Berriak, Barakaldo eta Torrelavega; eta, D taldean Espanyol, Reala, Villarreal, Azpeitia Cup, Aurrera Ondarroa eta Athletic.
Futbol txapelketak jende asko ekartzen duela nabarmendu du Rodriguezek, "5.000 lagun inguru bilduko dira txapelketaren egunetan Azpeitian, toki askotatik etorritako jendearen elkargune izango da Azpeitia".
Txapelketarako
sailkapen fasea iazko abenduaren 26tik 28ra bitartean jokatu zuten. Orduan, kimu mutilen 32 taldek hartu zuten parte. Orduan, Azpeitia Cup jokatzeko sailkatutako taldeak Ondarroa, Abadiño, Arenas eta Barakaldo izan ziren.
Neska infantilen txapelketa
Azpeitia Cupen infantil nesken txapelketa ere ekainean jokatuko da, ekainaren 20 eta 21ean. Iaz antolatu zuten aurrenekoz eta orduan izandako arrakasta ikusita berriro antolatu dute. Iaz baino zortzi talde gehiago izango dira oraingoan, denera 30 talde: Amaikak Bat, Anaitasuna, Athletic, Aurrera Ondarroa, Aurrera Vitoria, Baskonia, Bergara, Berriotxoa, Betiko Neskak, Elorrio, Ezkurdi, Gazte Berriak, Goierri, Intxaurdi, Itugarpe, Lagun Onak, Oiartzun, Ordizia, Pauldarrak A, Pauldarrak B, Rayo Vallecano, Reala, Reocin, Tolosa A, Tolosa B, Touring, Urola, Zarautz A, Zarautz B eta Zumaiako.
<iframe src="https://archive.org/embed/Azpeitia-Cup-2015-Video-Presentacion" width="640" height="480" frameborder="0" webkitallowfullscreen="true" mozallowfullscreen="true" allowfullscreen></iframe>
Urtetik urtera berrikuntzak gehituz
Urtez urte Azpeitia Cup lehiaketa eta ekintza berriak antolatzen ari da. Aurten, apirilean, kimu nesken mailako txapelketa antolatu zuten. "Lehiaketa arrakastatsua eta hunkigarria" izan zela esan du Azpeitia Cupekoak: "18 taldek hartu zuten parte eta Pauldarrak izan ziren txapeldunak. Bertan, Euskal Herriko selekzioan jokatzen duten hamar jokalarik parte hartu zuten. Horrek erakusten du nolako maila eduki zuen txapelketak".
Bestalde, urtarrilaren hasieran antolatutako 3x3 Futbol Festa ere ekarri dute gogora. 5 eta 11 urte arteko haurrentzako kirol festan 500 haur inguruk hartu zuten parte. "Festa osatzeko pailazoak, bertsolariak eta tailerrak ere antolatu genituen". Dagoeneko, hurrengo 3x3 Futbol Festa antolatzeko lanean hasita daudela esan du Rodriguezek.