Bizitzen jakitea, heriotzarekin bizitzen ikastea da izenburupean, Azpeitiko Udaleko Gizarte Zerbitzuek antolatu dute ikastaroa, eta hiru saiotan egingo dute: maiatzaren 12an, 19an eta 26an. Parte hartu nahi dutenek ostegunerako eman behar dute izena udaletxeko Gizarte Zerbitzuen sailean edo 943-15 71 92 telefonora deituta. Hamar euro kostatzen da tailerrean parte hartzeak.