Herri Urratsera joateko autobusa jarri du Ikasberri Azpeitiko Ikastolak

Urola Kostako Hitza 2015eko maiatzaren 4a

Izena eman daiteke ostirala bitartean, ikastolako bulegoan edo 943-15 12 46 telefono zenbakira deituta.

Igandean ospatuko dute Herri Urrats jaia, Seaskako ikastolen alde; eta hara joateko autobusa antolatu du Ikasberri Azpeitiko Ikastolak. Ostirala bitartean eman daiteke izena, idazkaritzara joanda edo 943-15 12 46 telefono zenbakira deituta. 13:00a baino lehen eman beharko da izena, ostiralean deituz gero. 9:00etan hartuko dute autobusa anbulatorio aurrean izena ematen dutenek, eta 18:00etan itzuliko dira Senperetik.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide