'Incognita Patagonia 2015' proiektuak irabazi du 2015eko Joxe Takolo beka. Ibai Ricok, Evan Milesek eta Eñaut Izagirrek jasoko dute, beraz, 3.000 euroko diru-laguntza beraien egitasmoa gauzatzeko.
Hamabosgarren urtea
Hamalau urteko ibilbidea du dagoeneko Joxe Takolo diru-laguntzak, eta aurtengoa da hamabosgarrena. 2006an, 2011an eta 2013an bekak hutsik gelditu baziren ere, gainontzeko urteetan proiektu anitzak lagundu dituzte diruz Udalak, Aldundiak eta mendi-zaletasunarekin lotutako taldeek.