Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lizarte taldeko Antonio Pedrero kataluniarrak irabazi du XLV. Urrakiko Igoera; eta talde nafarrak taldekako saria lortu du, podioan hiru kirolari sartuta. Pedrerok 2:53:41 denboran bukatu du 115,5 kilometroko proba, eta bakar-bakarrik iritsi da helmugara. 26 segundoren buruan, Jorge Arcas (Lizarte) taldekidea izan da bigarren sailkatua, eta Rafael Marquez (Lizarte), berriz, hirugarren iritsi da, irabazlearengandik 30 segundora. Txirrindulariek bi aldiz igo dute Mandubiko mendatea, eta Urrakin bukatu dute lasterketa.
Euskaldun torneorako puntuagarria da Urrakiko igoera, eta Peio Goikoetxeak (Ampo) lidergoa mantendu du gaurko proban. Bestalde, Goikoetxeak berak irabazi du tarteko helmugen saria ere. Mendiko saria Stiven Calderonek (Gomur-Cantabria) eskuratu du, Mandubiako eta Urrakiko igoeretako puntuak gehitu ostean.
Honakoak dira gaurko laskerketako lehen hamar sailkatuak:
1. Antonio Pedrero (Lizarte): 2:53:41.
2. Jorge Arcas (Lizarte): 26 segundora.
3. Rafael Márquez (Lizarte): 30 segundora.
4. Alain Santamaría (Telco'm-Gimex): denbora bera.
5. Julen Amézqueta (Baqué-Campos): denbora bera.
6. Stiven Calderón (Gomur-Cantabria): denbora bera.
7. Romain Campistrous (Blagnac): denbora bera.
8. Mikel Iturria (Euskadi-EDP): 34 segundora.
9. Cristian Rodríguez (Caja Rural-RGA): 38 segundora.
10. Ander Plazaola (Euskadi-EDP): 41 segundora.