Zurt ISBko neskek bigarren mailarako igoera jokatzeko txartela lortu dute

Nerea Uranga 2015eko maiatzaren 3a

Zurt ISB saskibaloi taldea (Iraurgi SB). Eliku Dietetika ISB taldea (isb.eus) Iraurgi Saskibaloiko taldeak emaitza bikainak lortzen ari dira denboraldi bukaera honetan ere. Nesken taldeak oso-oso ondo dabiltza, sariak eta txapelak lortuz. Iraurgi saskibaloiko Zurt ISB taldeak Emakumeen BigarrenMailarako igoera fasea jokatzeko txartela lortu dute gaur (igandea) Azpeitian. Sailkapen faseko finala Tabirakoren kontra 71-62 irabazi du Joseba Lizarraldek entrenatzen duen taldeak. Iraurgiko nesken lehen taldeak denboraldi bikaina egin du, fase erregularra bigarren bukatuta (22 partida irabazita eta 4 galduta). Bigarren postua lortuta, Lauko Finala jokatzeko aukera izan du, eta orain igoera fasea jokatzeko aukera lortu du. DBN Bera Berarekin batera jokatuko du ISB taldeak, Emakumezkoen Bigarren Mailara igotzeko igoera fasea.   Asteburu honetan infantil mailako Sarralle ISB Gipuzkoako txapeldun gelditu da.   Baina, Iraurgiko infantil mailako neskak ere ez dira gutxiago izan. Gipuzkoako Txapelketa lortu du Eliku Dietetika ISBk ere, Easoren kontrako norgehiagoka irabazita.

Junior neskak Espainiako txapelketara

Aranur ISB junior mailako nesken taldea ere Euskadiko txapelduna da. Honek, juniorren Espainiako txapelketa jokatuko du maiatzaren 10etik 16ra bitartean, Guadalajaran. C Multzoan ariko da ISBko taldea, honako taldeen kontra: Adarsa UVA Ponce, Maristas Cordoba eta Oncineda. Lehen faseko egutegia hau du: lehen jardunaldia, maiatzaren 10ean, 10:30ean, Oncinedaren kontra; bigarrena, maiatzaren 11n, 11:30ean, Maristas Cordobaren aurka; eta, higarrena, maiatzaren 12an, 12:30ean, Adarsa UVA Ponceren kontra. Gerdau ISBko kadeteetako nesken taldea, berriz, Euskadiko txapelduna da. Talde honek bi urtez segidan Euskadikoa irabaztea lortu du. Datorren asteburuan Espainiako txapelketa jokatuko dute.    

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide