Willy Toledo aktorea Azpeitian izango da larunbatean, 'Historias de Lavapies' filma aurkezten

Urola Kostako Hitza 2015eko apirilaren 30a

Ostiraletik hasi, eta astelehena bitartean, hiru film eskainiko dituzte Soreasun.

https://www.youtube.com/watch?v=N9cW-dxEpkc Zine aukera zabala eskainiko du asteburu luze honetan Azpeitiko Soreasu antzokiak; ostiraletik hasi, eta astelehena bitartean. Hiru film eskainiko dituzte Azpeitian, zazpi emanalditan banatuta. Nabarmentzekoa da Willy Toledo aktore espainiarra joango dela Soreasura bere azken filma aurkeztera: Historias de Lavapies. Lavapies Madrilgo auzo bat da, eta bertako bizilagunen eguneroko bizitza kontatzea du helburu pelikulak. Istorioa fikziozkoa bada ere, gertakari errealistak kontatzen ditu, eta erakusten du krisi sozial eta ekonomikoak nola eragin dion lekuari. Honakoa da asteburuko egutegia: Maiatzak 1, ostirala:
  • 16:30. Zazpigarren ipotxa.
  • 19:30. El maestro del agua.
  • 21:30. El maestro del agua.
Maiatzak 2, larunbata:
  • 21:30. Historias de Lavapies.
Maiatzak 3, igandea:
  • 16:30. Zazpigarren ipotxa.
  • 19:30. El maestro del agua.
Maiatzak 4, astelehena:
  • 21:30. El maestro del agua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide