Azpeitiko Garmendi auzoan urbanizazio lanak bukatu dituzte

Urola Kostako Hitza 2015eko apirilaren 28a

Azpeitiko Garmendi auzoa Azpeitiko Garmendi auzoan urbanizazioko hainbat lan egin ditu Azpeitiko Udalak: auzoa txukundu, auzoan irisgarritasuna hobetzeko hainbat koska kendu eta auzoko aldapako bidegurutzean trafikoan aldaketak eginez. Lan guzti horiek, Denon Artean prozesu parte-hartzailean auzoko bizilagunek egindako eskaerak kontutan hartuta egin ditu udalak. Berritu den gunea Garmendi auzoko 16 zenbakitik 19 zenbakira arteko zatia izan da. Garmendiko aldapako bidegurutzean trafikoan egindako aldaketa "segurtasun arrazoiak" kontutan hartuta egin dela azaldu dute Azpeitiko Udaletik. Garmendi auzoko urbanizazio lanek 160.000 euroko aurrekontua izan dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide