Antzerki Topaketetako kartela aurkez daiteke maiatzaren 2tik 30era

Eneritz Albizu Lizaso 2015eko apirilaren 28a

Azpeitiko XXXIII. Antzerki Topaketetako kartel lehiaketa abian da, urtero legez. Larunbat honetan, maiatzaren 2an, hasiko da proposamenak bidaltzeko epea, eta parte-hartzaileek aukera dute lanak hilaren 30era bitartean udaleko Kultura Sailari bideratzeko. Sari bakarra banatuko dute, lehen sailkatuarena: hark 900 euro irabaziko ditu. Bestalde, irabazlearen irudia izango da 2015eko topaketetako kartela.

Irizpideak

Parte-hartzaile bakoitzak hiru lan aurkeztu ditzake, gehienez, lehiaketara. Kartelak egiteko teknika irekia da, eta edozer material erabil daiteke. 450x680 milimetroko lana aurkeztu behar da. Horrez gain, lan guztiek originalak izan behar dute, inoiz argitaratu gabeak, eta izenburu hau izan beharko dute irudian: Azpeitia, XXXIII. Antzerki Topaketak, 2015eko udazkena. Lanak sinatu gabe aurkezteko eskatu dute, eta aparteko gutun-azal batean, honako informazioa eta dokumentuak aurkeztu behar dira: NANa, jaiotze data, herria, telefono zenbakia, helbide elektronikoa eta helbidea. Honako helbidera bidali behar dira proposamenak: Azpeitiko Udala, Kultura Saila. Plaza Nagusia, 5. 20730. Edozein argibide behar dutenek 943-15 70 68 zenbakira dei dezakete. Ekainaren 6tik 18ra erakusketa egingo dute aurkeztutako lan guztiekin.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide