Ibañezek Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa irabazi du

Urola Kostako Hitza 2015ko api. 28a, 09:30

Jon Ander Iriondo eta Oier Etxeberria azpeitiarrek ere parte hartu zuten.

(Bertsozale.eus) Iñigo Ibañez Erniarraitz bertsolari elkarteko azpeitiarrak irabazi du Gipuzkoako eskolarteko bertsolari txapelketa. Irungo Amaia antzokian izan zen finala, igande eguerdian. Ibañezekin batera, finalean parte hartu zuten beste bi azpeitiarrek: Jon Ander Iriondok eta Oier Etxeberriak. Eskualdetik ez zuen beste inork parte hartu. Guztira, 28 bertsolari aritu ziren bertsotan Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan, eta lau bertso-afaritan egindako saioetatik onenak sailkatu dira finalera. Zigor Leunda, Bakarne Urreaga eta Ainhoa Mujika aritu ziren epaile lanetan txapelketako azken fasean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide