Gogoan izan dituzte "gerrari eta miseriari ihesi" hiltzen ari diren pertsonak

Urola Kostako Hitza 2015eko apirilaren 27a

(Elkar-ekin) Azpeitiko Elkar-ekin taldeak "gerrari eta miseriari ihesi itsasoan hiltzen ari direnen egoera" salatu du. Horretarako, hildako pertsonak irudikatu dituzte herriko anbulatorioaren aurrean. Mila bizitza galdu dira itsasoan. Giza eskubideak munduko pertsona guztientzat lelopean antolatu dute ekimena. Joan den astean, Lanpedusa uhartean (Italia) 800 lagun inguru hil dira, itsasontzian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide