Hauteskunde-mahaiak osatzeko zozketa egingo dute astelehenean Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2015eko apirilaren 24a

Ez-ohiko udalbatza izango da astelehenekoa, eta beste gai batez ere hitz egingo dute: Urrestillarako bidegorria egiteko Udalak eta Foru Aldundiak lotu duten hitzarmena. 9:30ean da hitzordua.

Hauteskunde-mahaiak osatzeko zozketa egingo dute astelehenean Azpeitian. Ez-ohiko udalbatzan egingo dute, eta beste gai bat ere izango da mahai gainean: Urrestillarako bidegorria egiteko Udalak eta Foru Aldundiak lotu duten hitzarmena, hain zuzen. Behin zozketa eginda, apirilaren 27tik aurrera hasiko dira erronda txartela bidaltzen botoa emateko eskubidea duten herritar guztiei. Egun horretatik maiatzaren 9a bitartean, izendatutako herritarrek aukera izango dute mahai-kide izatea eragozten dieten arrazoiak aurkezteko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide