Azpeitiko EH Bilduren zerrenda, udal hauteskundeetarako. (E. Albizu Lizaso)
Azpeitiko EH Bilduk udal hauteskundeetako zerrenda aurkeztu zuen atzo, osteguna, herriko plaza txikian. Eneko Etxeberria alkategaiak hartu zuen hitza, eta esan zuen bazekitela "zerrenda ona" egin beharra zeukatela, Azpeitiak "arazo sakonak" dituelako. Arazo horiei buelta emateko tresna da udala, Etxeberriaren arabera. Hori dela-eta, alkategaiak eskerrak eman zizkien zerrendak osatzeko prozesuan parte hartu duten pertsona guztiei: izenak proposatu dituztenei, ekarpenak egin dituztenei, laguntzen ari direnei eta abar.
"Gure zerrenda azpeitiarren arazoei aurre egiteko zerrenda da. Orain artean bazirudien Azpeitian kolore batek soilik zekiela zer den kudeaketa; erakutsi dugu guk ere badakigula udala kudeatzen", adierazi zuen. Etxeberriaren arabera, orain, herritarrek "epaitu" beharko dute. "Kapitala" da Azpeitiko EH Bilduren ezaugarri nabarmena, alkategaiaren hitzetan: "Herritarrak ari gara politika egiten".
Bukatzeko, Etxeberriak eskerrak eman zizkien joan den agintaldian alboan izan dituen zinegotziei, eginiko lanagatik, eta herritarrak animatu zituzten bihar, larunbata, 11:00etatik aurrera Betharram aretora joatera, programa ikusi eta hari ekarpenak egiteko.
Hau da maiatzaren 24ko udal hauteskundeetarako EH Bilduk Azpeitian aurkeztuko duen taldea:
- Eneko Etxeberria Bereziartua
- Estitxu Elduaien Uranga
- Agustin Lizarralde Odriozola
- Leire Etxaniz Manterola
- Josu Labaka Zurriarain
- Ainhoa Beristain Odria
- Aitor Bereziartua Larrañaga
- Ainara Larrañaga Irulegi
- Mikel Ibarzabal Eizagirre
- Leire Goenaga Uzkudun
- Garikoitz Mendiola Zubizarreta
- Lurdes Agirrezabal Juaristi
- Iñigo Letamendia Zinkunegi
- Amaia Aranaga Bereziartua
- Laxaro Azkune Sudupe
- Nagore Illarramendi Zubimendi
- Mikel Segurola Zubizarreta
Ordezkoak:
- Rosario Ibaieta Gabilondo
- Iker Iparragirre Galarraga
- Amaia Larrañaga Egibar