Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
https://www.youtube.com/watch?v=aXAaZ1Xy8Lw
Azpeitiko EH Bilduk bihar, osteguna, aurkeztuko du udal bozetarako prestatu duen zerrenda, hedabideen aurrean. Koalizioaren arabera, "elkartasunean, parekidetasunean eta justizia sozialean oinarritutako Azpeitia euskaldun, anitz, kulturzale, dinamiko eta sortzaileruntz urratsak emateko prestutasuna" duen taldea aurkeztuko dute; harekin, orain arte eginiko bideari "jarraipena" emateko. "Denok sentitu, pentsatu eta ekin behar diogu hasitako bideari, Azpeitia hobeago bat osatzeko gogoz, indarrez eta ilusioz", adierazi dute.