Azpeitiko Gazte Astea astelehenean hasi zen, kalejira koloretsuarekin eta txupinazoarekin, eta astea amaitu bitartean makina bat ekitaldi antolatu dituzte.
Nabarmentzekoa da, egunero, 18:30ean solasaldiak edo mahai-inguruak egingo dituztela Gaztetxean. Egitaraua larunbatean bukatuko da, Txarrantxari Agur eta Ohore jaiarekin.
Gaurkoan, TTIP-aren ondorioak hitzaldia eskainiko du Mikel Otero Fracking EZ! Araba taldeko kideak. Biharkoan, berriz, bi ekitaldi egongo dira: La Casta Vasca liburuaren aurkezpena, Ahoztar Zelaietarekin, 18:30ean; eta, 21:30ean, bertso trama.
Bestalde, asteburuari begira, saiheski-jana egingo dute plazan ostiralean, 20:00etan; eta haren ondoren, Sanagustinpean, urteroko parodia antzezlana egingo dute. Azken egunean, larunbatean, bazkaria egongo da Gaztetxean, 14:00etatik aurrera, eta Txarrantxari Agur eta Ohore festa egingo dute.