Berdura Plazan postu iraunkorra jartzeko aukerez bilera, gaur

Urola Kostako Hitza 2015eko apirilaren 22a

GIZARTEA // Azpeitiko Udalak Berdura Plazan postu iraunkorrak jartzeko aukera emango die herritarrei, eraikina berritu ostean. Gaia aztertzeko eta egon daitezken aukerez hitz egiteko, bilera bat antolatu dute gaurko. 20:00etan da hitzordua, udaletxeko ...

GIZARTEA // Azpeitiko Udalak Berdura Plazan postu iraunkorrak jartzeko aukera emango die herritarrei, eraikina berritu ostean. Gaia aztertzeko eta egon daitezken aukerez hitz egiteko, bilera bat antolatu dute gaurko. 20:00etan da hitzordua, udaletxeko areto nagusian. Besteak beste, postuen tamainez eta ezaugarriez hitz egingo dute, eta herritarren proposamenak jasoko ditu erakundeak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide