Langabezia tasa ehuneko 1,1 jaitsi da Azpeitian urtarriletik martxora bitartean

Urola Kostako Hitza 2015ko api. 22a, 09:00

Martxoko datuen arabera, 1.007 langabe daude Azpeitian, urtarrilean baino 52 gutxiago.

Azpeitiko langabezia tasak %1,1eko beherakada izan du urtarriletik martxora bitartean, Azpeitiko Udalaren arabera. Hori dela-eta, 1.007 langabe zeuden herrian martxoan, urtarrilean baino 52 gutxiago. Denera, %13,7koa da martxoko langabezia tasaren zifra. Langabezia tasaren beherakada "eskualde osoan" nabaritzen dela esan du Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak. Izan ere, Azkoitiko tasa %13,8 da; eta Zestoakoa, berriz, %13,6. Urola eskualdeko tasa %13,61 da, Gipuzkoakoa %13,4, eta Euskal Autonomia Erkidegokoa %16,1.

Garapen positiboa

Alkateak esan duenez, Azpeitiko tasaren joera "oso positiboa" da. Hala ere, "lanean jarraitu" behar dutela ziurtatu du, "enpleguaren kalitateak kezka berezia" sortzen dielako. Bestalde, Udalak gogorarazi du martxan direla sustapen ekonomikorako diru-laguntzak, eta "aktibitate ekonomikoren bat martxan jarri nahi duen edonork" eskatu ditzakeela. Azpeitiko Udalak, Iraurgi Berritzenen bidez, 500.000 euro bideratu ditu ekonomiaren sustapenera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide