Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur, astelehena, hasi da Azpeitiko Gazte Astea, herrian zehar egin duten kalejira koloretsuarekin. 18:00ak inguruan Sanjuandegi auzotik hasi dute ibilbidea, eta gaztetxeraino egin dute bueltaxka. Bestalde, 18:30ean hasi da Gaztetxeak 10 urte mahai-ingurua. Aste osorako prestatu dituzte Azpeitiko gazteek ekitaldiak, eta herritarrek egunero, 18:30ean, izango dute hitzordua gaztetxean, hitzaldi, mahai-inguru edo bestelako ekitaldiren batekin. Horrez gain, bertso-trama, parodia eta bestelakoak ere prestatu dituzte.