Azpeitiko Udalak Berdura Plazan postu iraunkorrak jartzeko aukera emango die herritarrei, eraikina berritu ostean. Gaia aztertzeko eta egon daitezken aukerez hitz egiteko, bilera bat antolatu dute asteazkenerako. 20:00etan da hitzordua, udaletxeko areto nagusian. Besteak beste, postuen tamainez eta ezaugarriez hitz egingo dute, eta herritarren proposamenak jasoko ditu erakundeak. Herritar guztiak daude gonbidatuta bileran parte hartzera.