Gotzon Aranbururen senideak ere ez dira joango Guardia Zibilaren aurrean deklaratzera

Uztarria Azpeitiko Ataiye 2015eko apirilaren 20a

Kuarteletan deklaratzeko hitzordua jaso dute euskal presoen 127 senidek, tartean, Gotzon Aranburu azpeitiarraren familiakoek. Mate operazioaren harira deitu dituzte, abokatuen ustez.

Agerraldia egin dute gaur, astelehena, euskal presoen ehun senide inguruk Donostian, eta bertan jakinarazi dute ez dutela Guardia Zibilak ezarritako hitzorduetara joateko asmorik. Gaurtik hilaren 29ra bitartean dituzte hitzorduak, eta lekuko gisa dira deklaratzekoak. Gotzon Aranbururen senideek ostegunerako, hilaren 23rako, jaso dute zitazioa, baina ez joatea erabaki dute haiek ere. "Kapitalen zuritze" delitu batekin lotutako auzi baten harira deklaratu behar dutela esan diete guardia zibilek senideei, eta abokatuek uste dute, urtarrilaren 12an abokatuen aurka egindako operazioarekin izan dezakela lotura neurriak. Informazio falta salatu du Etxerat elkarteak: "Kuarteletako hitzordu hauek ez dakigu zein sumariotan sartuak dituzten". Jarraitu albistea irakurtzen Uztarria.eus webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide