Azpeitiko Udalak eta Kutxa Ekoguneak
Baratzaren udaberria jardunaldia antolatu dute, eta bihar eta etzirako, ostiralerako eta larunbaterako, hamaika ekitaldi prestatu dituzte: liburu aurkezpenak, solasaldiak, tailerrak eta mokaduak tarteko.
Hazien ugalketari buruzko eskuliburua-ren aurkezpenarekin hasiko da jardunaldia bihar, ostirala, 11:00etan udaletxeko udalbatzen aretoan. Bestalde, arratsaldean, hitzaldia emango du Jakoba Errekondo agronomo eta paisajistak, Sanagustinen, 18:30etik aurrera. Larunbaterako, berriz, tailerrak antolatu dituzte.
Furgobaratza zerbitzua ere Azpeitian aurkeztuko dute, eta abian jarriko dute. Kutxa Ekoguneak Gipuzkoako baratze parkeei zuzendutako zerbitzua da Furgobaratza. Apiriletik azarora, hilean behin hurbilduko da Furgobaratza baratze parkeetara, baratzakideei gomendiok ematera.
Azpeitian zapatuan, hilak 18, egingo dute Furgobaratza zerbitzuaren aurkezpena. Lehen ekitaldia 09:30etik 11:30era Otzakako gunean izango da; eta, bigarrena, 11:30etik 13:30era Izarraizpekoan. Honako egunetan emango du zerbitzua Furgobaratzak: maiatzaren 16an, ekainaren 20an, uztailaren 18an, abuztuaren 22an, irailaren 19an, urriren 17an eta azaroaren 21ean.
Egitaraua
Apirilak 17, ostirala:
- 11:00: Hazien ugalketari buruzko eskuliburua-aren aurkezpena, egileen eskutik: Jose Maria Hernandez (Cristina Eneako zuzendaria) eta Marc Badal (Haziera proiektuaren arduraduna).
- 18:30: Jakoba Errekondorekin solasaldia Sanagustin kulturgunean. Bizi baratzealiburua aurkeztu ondoren, Baratzeko kultura izeneko hitzaldia emango du Errekondok.
- 20:00: Bertako produktuekin egindako pintxoen dastaketa.
Apirilak 18, zapatua, Izarraizpeko baratzeen gunean:
- 10:00: Hazien tailerra, Marc Badalen eskutik.
- 11:00: Hazitegia sortzeko tailerra: ohe beroaren teknika. Kimu Bat-ek emango du tailerra.
- 12:00: Tomate tailerra, Karabeleko elkartearen eskutik.
- Furgobaratza zerbitzuaren aurkezpena: 09:30etik 11:30era Otzakako gunean, 11:30etik 13:30era Izarraizpen.