Azpeitiko Argazki Elkarteak Udaberriko Argazki Rallya antolatu du iganderako 38. aldiz, eta egunean bertan esango dute zein den lehiaketako gaia.
Izena ere igandean bertan eman behar da, 09:00etatik 09:30era, eta kamera digital bat eta memoria-txartel hutsa beharko dira parte hartzeko.
Argazkiak .jpg formatuan atera beharko dira, eta 13:00etatik 14:00etara, elkartearen egoitzan deskargatu beharko dira.
Ondoren, lehiaketara aurkezteko, parte-hartzaile bakoitzak gai bakoitzeko argazki bat aukeratu eta apirilaren 13a baino lehen posta elektronikoz azpeitikoargazkielkartea@hotmail.com helbidera bidali beharko ditu, parte-hartzailearen zenbakia eta aukeratutako argazkien zenbakiak adierazita. Sariak maiatzaren 17an banatuko dituzte.