Astelehenean hasi ziren plazako kioskoa botatzen, eta dagoeneko biluzik utzi dute eraikin preziatua. Haren ordez, antzeko beste bat eraikiko dute, zabalagoa eta arrapalekin. Komunak ere kendu egingo dizkiote, eta Berdura Plazan jarriko dituzte berriak.