Teresa Todak hitzaldia eskainiko du asteazkenean, Sanagustin kulturgunean

Urola Kostako Hitza 2015eko apirilaren 13a

Enekoitz Esnaola 'Berria'-ko kazetariak gidatuko du solasaldia, 19:00etatik aurrera.

Teresa Toda Sare Herritarreko bozeramailea Sanagustin kulturgunean izango da etzi, asteazkena, eta Enekoitz Esnaola Berria-ko kazetariarekin solasean arituko da, 19:00etatik aurrera. Toda Egin egunkariko zuzendariordea zen, eta 18/98 makrosumarioan epaitua eta kondenatua izan zen. Sei urte igaro ditu hark kartzelan, eta 2013an askatu zuten.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide