Plazako kiosko zaharraren azken egunak

Urola Kostako Hitza 2015eko apirilaren 13a

Gaur hasi dira plazako kioskoa botatzen, haren lekuan berria egiteko. Eraikina antzekoa izango den arren, apur bat handiagoa jarriko dute, eta komunak Berdura plazan izango ditu.

(Uztarria.eus) Obretan jarraitzen dute plazan, eta kiosko zaharra botatzeari ekin diote gaur, astelehena, Azpeitian. Hura bota ostean, berria egingo dute, lehengoaren antzekoa, baina zenbait aldaketekin. Eskaileren partez arrapalak izango ditu kiosko berriak, eta handiagoa izango da, zabaleraz. Komun publikoak, berriz, Berdura plazan jarriko dituzte. Kiosko zaharra kendu eta zoru berria jartzeko lanen aurrekontua 65.000 eurokoa da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide