Martxoaren 26an urteko batzar orokorra egin zuen Baigerak
Azpeitiko Baigera Jubilatuen Elkarteak martxoaren 26an urteko batzar orokorra egin zuen, bertan egindako ekintzen berri emateaz gainera batzordea berritu zuen. Batzordea utzi dute Jose Mari Iturria EgaƱa, Arantxa Aizpuru Eraso eta Kontxi Orbegozo Arrutik. Batzordeko kide berria, berriz, honakoak dira: Kontxi Esnal Alkorta eta Lurdes Olaizola Orbea. Beraz, batzordea osatuko dutenak honakoak dira: Maria Luisa Oiarzabal Mugabure izango da lehendakaria, Mari Karmen Etxaniz Eizagirre diruzaina eta Joan Amenabar Gurrutxaga idazkaria. Batzorde kideak dira, Kontxi Urrutia Iturbe, Pello Odriozola Juaristi, Kontxi Esnal Alkorta eta Lurdes Olaizola Orbea.
Baigeraren batzar orokorrean hainbat bazkidek hartu zuten parte eta han izan ziren Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatea eta Leire Etxaniz zinegotzia.
Gaur egun Baigera elkarteak 1.738 bazkide ditu.