'Emakume musulmanak: aurreiritziak eta errealitate soziala' hitzaldia antolatu dute Azpeitian

Nerea Uranga 2015eko apirilaren 13a

Hajar Samadi Bidaya EAEko Emakume Musulmanen elkarteko kidea ariko da hizlari

Emakume musulmanak: aurreiritziak eta errealitate soziala izenburu hartuta hitzaldia izango da datorren asteazkenean, apirilaren 15ean, 19:30ean, Azpeitiko Emakumeen Txokoan. Hajar Samadi (Larache, Maroko, 1986), Bidaya EAEko Emakume Musulmanen Elkarteko kidea ariko da hizlari. Berria egunkarian Hajar Samadiri elkarrizketa egin zioten martxoan. Besteak beste hauxe dio bertan Hajar Samadik: "Beloa erlijio eta kultura askok erabiltzen dute. Euskal jantzi tradizionaletan, adibidez. Kasu horretan zerbait polit dela ikusten da; kulturala da, inork ez ditu zapaltzen. Ama Birjina ez doa minigonarekin: beloa darama. Baina inork ez du esango zapalkuntza tresna dela. Neurtzeko bi modu daude. Musulmanak zapalduak gaude, baina mojak sinestunak dira".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide