Pauldarrak taldea izan da neska kimuen Azpeitia Cupeko txapelduna

Nerea Uranga 2015eko apirilaren 13a

Futbol lehiaketa Azpeitiko Garmendipen jokatu da apirilaren 10ean eta 11n

Pasa den ostiralean eta larunbatean nesken kimuen arteko Azpeitia Cup futbol txapelketa jokatu da Azpeitiko Garmendipen. Etxeko taldea den Lagun Onak eta Barakaldoko Pauldarrak taldearen artean jokatu da finala. Partida bukatzeko bi minutu falta zirenean kanpokoek gol bat sartu eta txapela kendu dio Azpeitiko taldeari.
Azpeitia Cup txapelketako hirugarren eta laugarren postuak Eibar eta Aurrera Vitoria futbol taldeen artean jokatu dira. Husna egin dute, baina hirugarren postua Eibarrek lortu zuen eta Gasteizko taldea laugarren gelditu zen.
Txapelketako gipuzkoar jokalari onenaren Diario Vasco Saria Lagun Onak taldeko Mirari Uria azpeitiarrak jaso du. Txapelketako jokalari onenaren garaikurra, berriz,  Pauldarrak taldeko Noa Ruizentzako izan da. Hamazortzi taldek hartu dute parte neska kimuen Azpeitia Cup txapelketan.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide